1939

Maiorta baserriko familia

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025eko azaroaren 7a

Teodora Elustondok lagatako erretratu hau 1939. urtean egindakoa da. Maiorta baserrikoak ageri dira argazkian, auzokide batzuekin batera, baserriko atarian. Maiortako seme Mariano Elustondo soldadutzatik iritsi zenean ateratako argazkia da. 

Urte askoan gerran ibili zen gizona izan zen Mariano. Handik itzultzean, Upaitza Azpikora ezkondu zen eta hango maiorazgotza hartu zuen. Hauek dira erretratuan agertzen diren herritarrak: 

  • Goian, ezkerretik eskumara: Luciano Arregi, Isidra Elustondo, Lazara Elustondo, Mariano Elustondo, Concha Juaristi (Txabola baserrikoa), Francisco Elustondo, Josefa Etxaniz (Upaitza Goikoa baserrikoa), Jose Elustondo.

  • Erdian: Josefa Gorriti (Urruzuno Berrikoa), Jose Antonio Elustondo (aittitta), Francisca Aizpiri (amama, Juaristi Txikikoa) eta Domingo Elustondo.

  • Behean: Maria Paz Arregi eta Juanita Elustondo.