1941

Urbiara irteera

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko urr. 10a, 10:00

Jesus Mari Eturak lagatako argazki hau 1941. urtean ateratakoa da. Urbiara irteera egin zuen argazkiko lagun kuadrilla honek. Garai hartan Morkaiko Mendizale Elkartea sortu gabe zegoen, baina sortu zenean, erretratuan agertzen diren guztiak bazkide egin ziren. 

Hauek dira argazkiko lagunak: 

  • Zutik, ezkerretik eskumara: Alberto Juaristi, Iñaki Konde, Bitor Rementeria, Julian Oteiza, Teodora Larreategi, ezezaguna, Jose Mari Mendizabal, Julian Azkue, Agapita Soroiz eta Juanito Arrieta senar-emazteak eta Rafael Mugerza. 
  • Eserita: Eduardo Elorza, Julian Zabaleta, ezezaguna, Eduardo Agirre, Pio Etura eta Jose Mari Eiorza.