1947

Juan Landa harakina

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko ira. 19a, 10:00

Juan Landak lagatako erretratu hau 1947. urtekoa da. Argazkian agertzen dena Juan Landa bera da haragiz betetako gurdiari bultzaka, eta erretratua merkatu plaza aurrean aterata dago. 

Inguruan orduko auto eta kamioiak ikus daitezke, baita beste herritar bat ere, Juan bezala, gurdiarekin, mando eta guzti

Harakina izan zen Juan urte askoan eta ganadu-hiltzaile gisa ere egin zuen lan. Urte haietan hiltegia Maalan zegoen. Ganadua hil ostean, harategietara banatzen zuen haragia.