1923

San Bartolome jaietako musika banda

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko ira. 5a, 10:00

San Bartolome jaiak txaranga doinuekin amaiatu dira eta musika gaia hartuta, argazki hau gogora ekarri nahi izan dugu. Jose Antonio Osorok (Elgoibarko musika bandako zuzendaria izandakoa) lagatakoa da. Argazkia 1923ko abuztuaren 23an atera zen, San Bartolome jaietan eta bertan, orduko musika banda ageri da, Kultur Etxearen aurrean.

  • Ezkerretik eskumara, zutik: Maximo Sasieta, Benigno Opacua, Isaac Azpiazu, Angel Gisasola, Alberto Más
    (Eibarko errefortzua), Francisco Etxeberria, Ignacio Iriondo, "Zumai Txikixa" (Eibarko errefortzua), David Aizpiri, Galo Iriondo, Agustin Zuloaga (Eibarko errefortzua).
  • Eserita: Jose Ma Ciaran, Laureano Ansola (zuzendari ordea), Canuto Gabilondo, Ignacio Bereciartua (zuzendaria), Victor Guisasola, Balbino Arrieta (Eibarko errefortzua) eta Roman Guisasola.
  • Lurrean eserita: Juan Salaberria, Marcelo Iriondo, Francisco Muguruza, Justo Barrutia, Asensio Bereciartua, Luis Zubiaurre, Cesareo Sanguitu, Pepe Arano eta Jose Ansola.