Urte askotan pilota txapelketa egin izan da Sallobente, Aiastia eta Sigmako pilotarien artean, baina urte hartan ez zegoen pilotaririk auzoan eta kaletik eraman zituzten zale batzuk txapelketa jokatzera.
Ikuskizun ederra eman zutela diote bertan izan zirenek. Partida oso estua izan zen, 21 tantura berdinduta joan ziren eta 30era luzatu zuten. 29na berdinduta egon ondoren, gorriek (gerrikodunek) 30 eta 29 irabazi zuten.
Hauek dira argazkian agertzen direnak, ezkerretik eskumara:
- Fernando Azpiazu (txistularia)
- Juan Jose San Martin (aurrelaria)
- Pedro Agirregomezkorta (gerrikoarekin, atzelaria)
- Ignacio Garate (atzelaria)
- Alberto Ajuria (aurrelaria)
- German Uriguen "Etxegiña" (atabalaria).