1925

Tolosara txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko uzt. 4a, 10:00

Rosa Unzuetak lagatako argazki  hau 1925eko apirilaren 5ean egina dago, duela 100 urte. 

Argazkian agertzen diren herritarrek txangoa antolatu zuten Tolosara. Horretarako "Garaje Eibarres"-en alokatu zituzten autoak. Elgoibarko Kalegoen plazan erretratua atera, eta Tolosa abiatu ziren pozez gainezka

Argazkiak urte asko dituenez, zaila da ageri diren pertsona guztien izen-abizenak biltzea. Norbaitek ezagunen bat topatuko balu edo bestelako informaziorik balu, eskertuko genioke gurekin harremanetan jartzea, informazioa osatzeko.