1920

Soldadutzako zozketa eguneko bazkaria ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

1920. urtean ateratako erretratu honetan elgoibartar kuadrilla gaztea agertzen da. Soldadutzara joateko zozketa eguna zela-eta, bazkaria egin zuten. Tripa bete ondoren, argazkia ateratzea pentsatu zuten, pasatako egun ederra gogoratzeko. 

Garai haietan Afrikan soldadutza egin beharra ohikoa zen, baina inori ez zitzaion hain urrutira joatea gustatzen. Beldur ziren gaixotasunen bat hartuta bueltatuko ote ziren. Hori dela-eta, gazteek bazkari ederra egiten zuten zozketa egunean, kuadrillan bildu eta ahalik eta destino hurbilena tokatu izana ospatzeko. 

  • Ezkerretik eskuinera, zutik: Amado Uncilla “Naparra”, Txomin Iribarren, Zakarias Azpiazu, Valentin Urreta “Kimuku”, Fructuoso Iriondo eta Kasimiro Izagirre “Upai”. .
  • Behean, eserita: Joxe Irigoien (bergararra) eta Joxe Ecenarro “Koipia”.