1983

Lerun zaharrean zaildutako futbolariak

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak

Aste honetako erretratu zaharra Xabier Izagirrek ekarri du gure bulegora. Lerungo futbol zelaian aterata dago, 1983-84 denboraldian. 

Hain zuzen ere, aurten bete ditu futbol zelaiak 100 urte, eta erakusketa bat ere antolatu zuten urteurrenaren harira. Asko eta asko dira C.D. Elgoibarrekin han jokatutako elgoibartarrak, eta oraindik gogoan dituzte ibai ondoan zegoen futbol zelai hark zituen baldintza eta ezaugarri bereziak. Lerunen jokatzeak futbolariak zailtzen zituen.

Honako hauek osatu zuten taldea egun horretan:

  • Goian: Jesus Mari Gabilondo, Mariano Lopez, Aitor Ibabe, Danel Bastida, Unai Zulaika, Xabier Izagirre, Ibon Bastida (+), Gorka Azpilikueta, Urbieta, Miguel Angel Galarraga (entrenatzailea).
  • Behean: Jon Agirregomezkorta 'Upai' (+), Joseba Igartua, Abel Guerra, Javi de La Morena, Gustavo Barrenetxea, Rafael Rojano, Asier Arrieta, Borja Uriarte eta Manolo.