1950

Futbol partidu berezia

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko api. 4a, 10:00

Begoña Mugertzak lagatakoa da argazki hau, 1950. urte inguruan ateratakoa. Garai hartan C.D. Elgoibarren diru-kutxa nahiko eskas omen zegoen eta diru-kutxa hori itxuratzeko, futbol partida berezi bat antolatzea pentsatu zuten. 

Begoñaren esanetan, orduko mila duroko defizita omen zuen futbol taldeak. Azkenean, partidan ateratako dirua defizita baino dezente handiagoa izan omen zen. Handik gutxira, Gipuzkoako Futbol Federazioak "Lehendakari eredugarri" izendatu zuen Alberto Ezenarro Kalekume.

Hainbat herritar esanguratsu bildu eta Lerungo futbol zelaira joan ziren partida jokatzera. Ikusmin handia sortu zuen ekimenak. Goiko argazkian ageri direnak talde bateko jokalariak dira, ezkerretik eskumara:

  • Zutik: Pedro Arriola, Angel Riaño, Juanito Garate, Luis Gurrutxaga, Ignacio Garcia, Jose Gabilondo eta Jose Mari Gabilondo.
  • Makurtuta: Ortuzar Pantxo, Julio Mugerza, Karmelo Gil (zutik), Lariz Maltza eta Txapillo.

 Beheko argazkian agertzen direnak berriz, beste taldeko jokalariak dira:

  • Zutik: Luzio Ondarza, Juan Cela, Txomin Jauregi, Dimas Gil eta Jose Zuazubizkar.
  • Makurtuta: Felipe Igartua, Luis Txorrito de arena, Inazio Badiola Moka, Jose M. Monje, Alberto Ondarre eta Felix Zubizarreta.

Eta azken argazkian partidako epaile eta marrazainak ageri dira. Ikus ditzagun nortzuk diren ezkerretik hasita: Jose M. Monje (talde bateko kapitaina), Victor Ansola (marrazaina), Victor Alberdi Patxillo (partidako delegatua), Jose M. Rivero (epailea), Lucas Gonzalez (marrazaina) eta Julio Mugerza (beste taldeko kapitaina).

Bi taldeek elkarren artean opariak egin zituzten. Batak ardoz beteriko zahagia, barruak berotzeko eta botikina, ezerk kalte eginez gero berehala sendatzeko. Beste taldeak berriz, bakailao gazia, beste taldeen "piura ziztrina" piska bat hobetzeko. Garbi dago, umorea ez zela falta bi taldeen artean.

Argazkiak: Azkue