Senar-emazteek Elgoibarko estazio izkinan zegoen kantinan egiten zuten lan. Garai hartan jende asko biltzen zen estazioan, tren ugari igarotzen zen Elgoibartik eta oso geltoki ezaguna zen. Hori horrela izanik, jendeak kantinan geldialditxoa egiten zuen. Garai hartakoek diotenez, gustura egoten ziren kantinan, Patxi ikaragarri berritsua baitzen, jende guztiari barrea aterarazten zion. Josefinak, berriz, oso ondo abesten omen zuen.