1947

Umore-ona kuadrilla San Roken, jai giroan

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko mar. 7a, 10:00

1947. urtean aterata dagoen argazkian “Umore-ona” kuadrillakoak agertzen dira. Kuadrillakoek urtean behin San Rokera igotzeko ohitura zuten. Egun guztia jan-edanean, dantzan eta kantuan pasatzen zuten eta oso pozik itzultzen ziren etxera, hurrengo urteko txangoa ahalik eta azkarren ailegatzeko gogoz. San Rokera hurbiltzen zen edonork izaten zuen jaiaz gozatzeko aukera.

Honako hauek dira argazkian agertzen diren herritarrak:

  • Lehenengo ilaran ezkerretik hasita: Antonio Unzueta, Bixente Berasaluze, Joseba Iriondo, Gabriel Gabilondo, Agustin Sagasta, Ramon Maiztegi, (ezezaguna), Ezkurra (soinujolea) eta Mikel Gorostiza.
  • Bigarren ilaran, Genaro Bilbao, Bernabe Mujika (danborrarekin), Constan Bouzas, Antonio Arriola, Juanito Ros, Jose Juaristi  eta Julian San Martin.
  • Beheko ilaran, Florencio Ansola (txistuarekin eta danbolinarekin), Anacleto Salaberria, Joxe Zabaleta, Julian Jainaga, gainean Luis Mugerza, Juanito Gurrutxaga, Amadeo Garate, Manolo Gabilondo, Sabin Gorostiza, Basilio Igartua eta Julian Azkue.