Kontxi Gabilondok lagatako bi argazkia hauek Arraten ateratakoak dira, Mariaren Alaben topaketa batean. Goiko argazkia 1935. urtekoa da eta behekoa 1941ekoa. Ikusten den bezala, emakume pila bat batzen ziren, eta tartean Elgoibarkoak ere. Ana Garate eta Rosario Garate ziren horietako bi. Goiko argazkian 20 bat urte zituen Anak, eta Rosariok 16.