1925ean irten zen kalera estreinakoz Santa Eskeko Etxegina Taldea, Santa Ageda bezpera egunez. German Uriguen Ormaetxea 'Etxegina' izan zen taldearen sortzaile eta sustatzaile nagusia, eta osasunak lagundu zion bitartean eutsi zion tradizioari. Haren seme Ramonek jarraitu zuen gero taldearen arduran, eta Jon Peli Uriguen bilobak dihardu gaur egun taldearen buru. Mendeurreneko ospakizunen barruan kalejira berezia egingo dute aurten. Erakusketa ere egongo da, eta taldearen 100 urteak laburbiltzen dituen liburua ere kaleratu dute.
Etxegiña taldea ageri da erretratu honetan, parrokiako atarian. Behartsuentzako dirua eskatu zen kalejira honetan. Etxegiña bertsolaria eta Santi Kortaberria aritu ziren urte askotan talde honen gidari. Biak ageri dira argazkian, batak semea eta besteak iloba azpian dituztela.