1948

Gaueko adorazioaren urrezko ezteiak

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2025ko urt. 24a, 10:00

Ana Mari Mugertzak lagatako argazkia 1948. urtearen bueltan ateratakoa da, Etxe-Zuri parean. Begoña Mugertzaren  esanetan, “gaueko adorazioaren urrezko ezteiak” ospatzeko aldarea da argazkian agertzen dena.

Hilean behin gizonezko kuadrilla bat elkartzen zen Jauna gurtu edo adoratzeko. Gizonezkoak diogu, lehen emakumeek ezin baitzuten parte hartu. Gerora, emakumeak ere libre izan arren, Elgoibarren 12 gizonezko elkartzen ziren hilero Santa Klarako mojetxean.

Ikusi ditzagun zeintzuk diren aldareko aingeruak eta ingurukoak:

  • Goitik behera eta ezkerretik eskumara: Pilar Iribarren, Pilar Muruamendiaraz, Maribel Aizpitarte, Ana Mari Loiola, Gloria Odria, Maritxu Garate, Mari Ezenarro, Ana Mari Gorostiza, Maria Luisa Bernedo, Ana Mari Mugerza eta Isabelita Urrusolo.
  • Ezkerreko mutila: Pako Cuesta.
  • Eskumako neskak, ezkerretik hasita: Mari Karmen Zubizarreta (Etxezuri), Nati Maeso, Sor Natividad eta Loreto.