Sallobenteko mutil gazte kuadrilla elkartu eta bazkari baten bueltan ederki asko pasatu omen zuten (erretiro ordua jakiteko ahaleginak egin baditugu ere, ixilpean edukitzea hobe izango dela aitortu digute). Bazkalostean, eta egun hura betirako akorduan gelditzeko, tabernako jabeekin itxurazko erretratu hau atera zuten. Ikus dezagun zeintzuk diren Sallobentetik Urrategira "ihes" egin zutenak. Ezkerretik eskumara, goitik behera:
- 1. ilara: Estanis Juaristi (tabernakoa), Jose Zabala, Maritxu (tabernakoa), Justo Soraluze, Luis Elustondo, Tomas Zabaleta, Juanito Bollar, Jesus, Alejandro Arakistain, Inazio Mari Narbaiza eta Ignacio.
- 2. ilara: Esteban Gurrutxaga, Pilar (tabernakoa), Pedro Izagirre, Jose Sodupe, Justo Arriola, Maximo Osoro eta Jose Mendikute (lurrean jarrita).