1980

Elgoibartar jubilatuak Gobernu ZibiIaren aurrean euren eskubideak aldarrikatzen

Erabiltzailearen aurpegia Erretratu zaharrak 2024ko abe. 27a, 09:00

Eskari zibilizatuei kasurik egiten ez zietenez, Elgoi­barko jubilatuak autobusak hartu eta Donostiara joan ziren bi aldiz pentsatu gabe.

Erretratua Manolo Jauregik lagata­koa da, Elgoibarko jubilatuen presidentea izan zena. Erretratua 1980. urtean ateratakoa.

lkusten duzuen bezala konbokatoriak sekulako arra­kasta izan zuen. Frontoiko joan etorriak eta jubilatuen egoitzako karta jokoak egun bategatik laga eta errepre­sentazio ederra joan zen Gobernu ZibiI parera. Behin Gobernu Zibilaren parera iritsi zirenean, ez zuten inolako beldurrik edo lotsarik eduki batuta eraman zuten panikarta zabaldu eta Gobernadorearen muturren parean jartzeko.

Elgoibarko jubilatuek ez omen zuten limosnarik nahi, Espainiako kontituzioak 50. artikuluan diona betetzea exijitzen zuten. Zer esaten duen artikulu honek? "Todo ciudadano español tiene derecho a vivir dignamente". Itxura denez, español  hauek jasotzen zuten pentsioa ez zen bizitza duin bat aurrera ateratzeko bestekoa. Manifestazioa hauteskunde garaian izan zenez, lortu omen zuten igoe­ratxoren bat nahiz eta poltsikoetatik gainezka egiteko bestekoa ez izan.