2014ko memoria aurkeztu genuen lehenik, eta erretratu errepaso baten ostean aurtengorako zereginak aurkeztu genituen Kultur Etxean egindako batzarrean.
Urteroko egitasmoei eusteaz gain, zerbitzugintza martxan jartzeko konpromisoa hartu genuen, elkartearen bideragarritasun ekonomikoan eragiteko. Elgoibarko Izarraren erronketako bat elkartea ekonomikoki bideragarria izatea da, eta horretarako ahalegin berezia egingo dugu aurten. Batzarrak ontzat eman zuen bai iazko memoria eta baita elkarteak aurtengorako aurkeztutako egitasmoa ere.