Beinke! bertso-eskolan izena emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Elgoibarko Izarra 2015ko ira. 18a, 14:39

Bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen du bertso-eskolak.

Interesatuek Internetez eman dezakete izena (www.elgoibarkoizarra.eus) edo Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan bulegora joanda. 

Ikastaroaren urteko kuota 50 eurokoa izango da Elgoibarko Izarrako bazkide ez direnentzat, eta 45 eurokoa bazkideentzat. Bi adin tarte bereiziko dira.

  • 5-9 urte bitarteko umeak
  • 9 urtez gorako gaztetxoak

Irailaren 28a da izena emateko azken eguna.

2015 09 18 beinke kartela