Urriaren 2an ekingo diogu, eta azaroaren 14ra arte luzatuko da. Elgoibarko Izarrak, Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean antolatu dugu zikloa.
Zikloaren urteroko eragileak Elgoibarko Izarra eta Udala izaten badira ere, aurten beste elkarte-erakunde batzuen elkarlanarekin jantzi eta aberastu dugu programa. Sinuöse taldea, Morkaiko mendizale-elkartea, Haritz dantzari-taldea, Elgoibarko Gazte Asanblada, Etxe-tar enpresa, Belaustegi jatetxea, eta Txarriduna hotela dira, hain zuzen ere, aurtengo edizioan parte hartuko dutenak. Agenda, berriz, honako hau izango da.
Mixel Etxekopar, musika-kontzertua, Sinuoserekin elkarlanean.
Urriak 2, ostirala. 23:00etan, Kultur Etxeko sotoan.
Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak, hitzaldia, Xan Aire.
Urriak 7, asteazkena. 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Mendi-ibilaldia, Ainhoatik Donibane Garazira, Morkaiko mendizale elkartearekin: Urriak 10-11-12
Prezioa: 70 € (80 €, bazkide ez direnentzat)
Izena emateko (urriaren 2ra arte): Elgoibarko Izarran eta Morkaiko Mendizale elkartean.
Iparraldeko kultura, hitzaldi-elkarrizketa, Antton Luku eta Miren Artetxe.
Urriak 14, asteazkena. 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi-gelan.
Kantu-bazkaria, Aire ahizpak hirukotearekin
Kantura etorriko dira: Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi, Jon Gurrutxaga eta Iban Urizar.
Urriak 24, larunbata. 14:00etan Belaustegi jatetxean.
Prezioa: 35 euro
Izena emateko (urriaren 19ra arte): Elgoibarko Izarran edo Internetez inprimakia bete.
Babeslea: Belaustegi jatetxea.
Gure herriaren iparra ez galtzeko, gehigarri berezia
Urriak 30, BARREN astekarian
Ederlezi pastorala, Haritz dantzari taldearekin elkarlanean.
Azaroak 14, larunbata. 17:30ean, Herriko Antzokian.
Prezioa: 5 euro
Sarrerak hartzeko: aurrez, Elgoibarko Izarran eta egunean bertan, Herriko Antzokian
Sarrera gordetzea nahi baduzu eman izena Elgoibarko Izarraren webgunean.
Babeslea: Etxe-tar enpresa
Nahia x Matthys eta Xiberoots musika-taldeen kontzertua, Gazte Asanbladarekin elkarlanean
Azaroak 14, larunbata. 23:00etan, Gaztetxean
Prezioa: 3 euro
Sarrerak: Gaztetxean, egunean bertan.