Etxeko sagarrekin sagardoa nola egiten duten ikusi eta ikasteko aukera izan zuten txikiek eta euren gurasoek joan den zapatuan egin genuen irteeran. Txindurri Iturrin dituzten abereak gertutik ezagutzeko aukera ere izan genuen bertako ukuiluan eta larreetan. Eguraldi zoragarria izan genuen gainera, eta egun pasa ederraz gozatu genuen. Eta nola ez, Txindurri Iturrin egiten duten sagardo ekologikoa, etxeko sagarrekin egindakoa, probatzeko aukera izan genuen bazkalorduan.
• Irteera eta ekintza gehiago
Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoan urte amaierara arte egingo ditugun irteeren eta ekintzen egutegia osatuta daukagu. Gurasoek seme-alabekin ondo pasatzeko eta euskaraz berba egiteko menu paregabea prestatu dugu.
- Informazio osoagoa: elgoibarkoizarra.eus