Olasope

Erabiltzailearen aurpegia Elgoibar1936 2018ko ots. 26a, 12:50

Olasope, 1936. urteko abenduan, Elgoibarren gertatua:

1936.ko abenduaren 11n, goizeko 08:00etan Teodoro Espila Fernandez (1º Compañia Tercio de Lacar) Azkona (Nafarroa) herriko erreketea, Guardia Zibilak Elgoibarren zuen kuartelean agertu eta Gumersindo Benito Mozo (Bartzelona) Elgoibarren zegoen Guardia Zibilak jaso zuen bertan Teodoro Espilaren testigantza. Guardia Zibilaren kuartela, gaur egungo San Frantzisko kaleko, LABen egotzan zegoen.

Teodoro Espilaren arabera, herrian zurrumurruak entzuten ziren, bi emakumek, ustez Maria eta Jeronima Alberdik, jendea Maltzagara ezkutuan pasatzen ibiltzen zirela, Gorrien aldera joateko.

Hori horrela entzunda eta herriko batzuk horrela esanda, Teodoro Espila, Falangistaz mozorrotu, eta Olasope baserrira inguratu zen. Bertan aurkitu zituen, Jeronima Alberdi eta Maria Alberdi ahizpei, laguntza eskatu zien, beste aldera pasatzea nahi zuela esanez, gorriekin ihes egin nahi zuela eta. Hauek esan zieten, beti Espilaren esanetan, bidea erakutsiko ziotela, arazorik gabe eta seguru bestaldera pasatzeko, eta aurrerago zegoen zentraleko enkargatuak ere adieraziko ziola bidea, beraiek askotan joaten zirela ere esan omen zioten erreketeari, eta nahi izanez gero, lagunduko ziotela mugara, beraiek ihesean gorriekin zeuzkaten senarrak ikustera sarri joaten zirela eta. Jose Maria Alberdi Etxanizek, Olaso zentraleko enkargatuak bidea erakutsiko ziola esan zioten Teodoro Espila Falangista mozorrotuari, eta aurrerago Jose Alberdi Arrieta Jeronima eta Mariaren anaiak, Ortusate zentraleko enkargatuak, ere erakutsiko ziola bidea, lehen ere Falangista bat pasatu zuela gorrien posiziotara.
Teodoro Espilak, Jose Maria Alberdi Etxanizekin hitz egiteko aukera izan zuen zentralean, eta beti ere bere hitzetan, Jose Maria Alberdik gorria zela esan zion, eta lagunduko ziola bertara pasatzen. Pixkat itxarotea gomendatu zion, gorriek bi tanke berri zituztela Maltzagan eta laster erasoa jo eta herria hartuko zutela esanez. Beste aukera bat ere eman zion, Maltzagatik gertuen zegoen zentralean eskutatuko zuela, bera ere ezkutatuta egon zela kontatu zion. Bere bila agertzen ez zirenez, bizitza normala egiten hasi zela kontatu zion.

Alberdik, tentsio handiko kableak askatu eta tropa nazionalei, ahalik eta baja gehien eragiten saiatuko zela ere esan ziola dio Espilak.
Ignacio Becerra, Elgoibarko komandante Militarrak 1936ko Abenduaren 17an bere txostenean dioenez, Jeronima eta Maria Alberdi, jantziak garbitzen lanean zeuden Eskolen Plazan (Gaur egungo San Lazaro eta Maala inguruan) eta gorriek plaza bonbardeatu baino momentu bat lehenago, bi emakumeak desagertu egin ziren.

Irailaren 22an, Guillem kapotaina (3a tercio de Navarra) olasoko hilerria okupatzera zoaztela, tenstio handiko kable batekin elektrokutatu zen gauez, momentuan kasualitatea izan zela uste bazuten ere, oraingo informazioarekin hilketa izan zela diote.
Jose Maria Alberdi Arrieta atxilotzeko lanetan, Teosoro Espila eta Jose Dominguez Ortiz (Elgoibarko Guardia Zibila) joan ziren, beste aldera pasatzea nahi zutela esanda, Jeronima eta Mariak ondo jaso zituztela dio Espilak eta bidea erakutsiko zietela. Aurrerago Barrena zentraleko enkargatuak, pozik jasoko zituela, lehen ere eginda zutela lan berbera esan zieten bi infiltratuei.

Espilak hau entzunda, bi ahizpak atxilotu zituen, eta Olaso azpiko baserrian, Laukon sartu zituen preso. Jose Maria Alberdi Arrieta agertu eta hau ere atxilotu zuten. Hormaren kontra jarri zituzten armekin apuntatzen, tiro egiteko abisuaren zain. Geronima, bere alaba eta seme txikiagoarekin (oinez ez zekien oraindik) eta Maria bere seme txikiarekin, eta haurdun zegoelarik.
Jose Maria Alberdi Etxaniz atxilotzeko, taktika berdina erabili zuten, baina Guardia Zibilari gerrikoa ikusten zitzaion Jose Dominguezi eta Alberdik susmoa hartuta ez zuen galderen erantzunik eman. Alere atxilotu zuten, baita bere emaztea Maria Agirregomezkorta, bere semea Jose Alberdi Agirregomezkorta, Asensio Azkarate eta Isidora Gallastegi ere. Geroago ere atxilotu zituzten Antonio Aranberri, Paula Bedoya (emaztea) eta Casto Aguirregomezcorta.

Etxe guztia miatu eta Gorrien gutun bat aurkitu zutela esan zuen Teodoro Espilak, beti ere bere hitzetan. Gutuna liburu batean agertu zela dio, eta baita 25 peseta ere. Gutunak Alderdi Komunista Libertarioaren sinadura dauka. (hemen duzue irakurgai gutuna).
Atxilotutako guztiak espetxean sartu zituzten, eta epaiketa sumarisimoaren zai gelditu ziren. Epaiketa Udaleko pleno aretoan egin zuten, Pablo Cayula Teniente Koronela presidente zela eta Arturo Iruretagoyena epaile militarra zelarik. Testigantzak jasotzen dira bertan (behekaldean  dauzkazute irakurgai testigantzak), eta guztiek ukatzen dituzte karguak. Maria eta Jeronimak, kable mozketarena konfirmatzen dute, baina tontakeria bat bezala esan zuela adierazten dute, ez zuela serio esaten.

Heriotza Zigorra ezartzen diete, Jose Alberdi Arrieta, Jose Maria Alberdi Etxaniz, Jeronima Alberdi Arrieta eta Maria Alberdi Arrietari. Antonio Aranberri Iriondo absolbitu zuten, nazionalista izanda ere katoliko zintzoa zelako,  baita Asensio Azkarate eta Isidora Gallastegi. Paula Bedoya eta Casto Aguirregomezcorta ere aske geratu ziren.

Becerrak telegrama batean zioenez, fusilamentua goizeko 07:15etan izango zen eta Maltzagara bidean zegoen lubakiaren erdikaldean burutuko zutela, hilerriaren parean. Fusilamendua “Grupo Mixto de Ingenieroseko” 5º konpainiako sekzio batek burutuko zuen, Abenduaren 23an hasiera batean baina gero 26ra atzeratu zuten.

Abenduaren 25ean, Maria eta Jeronima absolbitu egin zituzten heriotza zigorretik, testigantza batzuk kontatu zigutenez, Don Jose Medikuak, haurdun zeudela esan (Maria haurdun zegoela egia da) eta heriotza bikoitza izango zela esanez, atzera bota zituzten heriotza zigorrak, eta betirako espetxe zigorra ezarri zieten biei espioitza egotzita.


1936.ko Abenduaren 26an afusilatu zituzten, Jose Maria Alberdi Etxaniz eta Jose Maria Alberdi Arrieta, Maltzagako bidean zegoen lubakiaren erdikaldean, espioitza egotzita.

Testigantzek kontatu zigutenaren arabera, mareatu egin zen Jose Maria Alberdi Arrieta, eta erreguka ez zutela hil nahi ohikatzen eta negarrez hasi ziren biak. Badirudi, hiltzaileek, “Mirad vuestra casa por ultima vez” esan zietela, eta beste testigu batek kontatu zigunez, apaizak, “Tira tira mutil, hori segunduko gauzia da eta lasai egon, azkar amaituko dute eta” esan zien bietako bati, irribarrea ahoan zuela, testigo honek, afusilamendua ikusi zuen haur bat zelarik.

Grupo Becerrako Columna Los Arcos-eko Evaristo Garcia de Vinuesa medikua hautatu zuen heriotza zertifikatzeko, eta horrela egin zuen. Jarraian Olasoko ilerrian lurperatu zituzten, ziuraski fosa komun batean.

Bizitza osoko espetxe zigorra ezarri zieten, Ondarretako espetxera erama zituzten, bertan urte bat egin zuten espetxean. Saturrango espetxera eraman zituzten jarraian, bertan beste 6 urtez egon ziren espetxean.
1942an Manuel beste anai batek “revision de penas” eskatu eta 1943an aske geratu ziren.
Jose Alberdi Etxanizen semea, Jose Alberdi Agirregomezkorta, 50 urtetara kondenatu zuten espioitza egotzita, aitak laguntza behar zuela eta, berari sartu zioten.

1936.ko abenduaren 21ean sartu zuten Figueirido-ko (Pontevedra) espetxean, 1943,ko Urriaren 29an Donostiako espetxera trasladatua izan zen. 1945.ko Uztailaren 19an askatu zuten. 1950.urteko urtarrilaren 29an indulto osoa jaso zuen, Eibarren bizi zen, 9 urte egin zituen espetxean, eta aita afusilatu zioten.

Elgoibar1936

DATUAK

Juicio Sumarisimo. 

Epaiketaren itunketa, Jose Maria Alberdi Arrietari:

Teodoro Espilarekin hitzegin zuela onartu zuen, Teodoro Espilak Maltzagara nola pasa ziteekeen galdetu ziola, eta berak lagundu ezin ziola esan harren, nundik pasa zitekeen esan ziola. Txalupa batean ordu erdi ezkutatuta egon zirela tropa faxisten sarreran, Venancio Osoro eta beste Venancio batekin. Barrenako zentralean esango ziotela bidea eta lasai joateko esan zion.
Inoiz ez duela tentsio handiko kablerik moztu nazionalak ez pasatzeko. Sekula ez zela gorriekin komunikatu ere esan zuen.
Bere aizpak Maltzagara joaten direla galdeginda, ez duela horren berririk, baten senarra frantziara joan zela ihesi nazionalen sarreran esan zuen.

Jose Maria Alberdi Etxanizi itunketa:

Teododro Espila ez zuela ezagutzen  esan zuen, behin bakarrik pasa zirela erreketeak zentraletik (Barrena zentrala) eta oilo batzuk hartzeko izan zela. “Barrena de abajo” zentralaren jabearen alabarekin ezkondua zegoen mikeletea ezagutzen bazuen galdeginda, baietz erantzun zuen, ez zuela erlazio askorik eta Esteban deitzen zela.
Maria eta Jeronima Alberdi ezagutzen zituen galdetuta, baietz esan zuen, baina aspaldi ez zituela ikusi.
Barrenako zentraleko enkargatu baten alaba mikelete batekin ezkondua zegoela galdeginda, ez zekiela horren berri erantzun zuen.
Bere etxean aurkitu omen zuten idatziari buruz galdeginda, ez zuela inolako idatziren berri esan zuen.
Maria Alberdi Arrietaren Itunketa:
Ez zekiela ezer bere anaiari etxean aurkitutako gutunaz, Teodoro Espilaren aurrean esan zuela kalbleena, “En caso de apuro” askatuko zituela. Gezurtatu egin zuen Teodorok zioen guztia.
Bere senarra txoferra zela esan zuen eta gorriek esandakoa eginez beraiekin joan zela tropa nazionalak sartu ziren egunean bertan eta ez zekiela non zegoen.
Ez zirela inoiz Elgoibartik atera esan zuen, bakarrik bere amaren baserrira joaten zirela.
Baserrian agertu zen pertsona, Teodoro Espila falangistaz mozorrotua eta gorrien aldera pasa nahi zuela esanez, pistola batekin agertu zela eta orain sinisten ez zituzten gauza batzuk esan zizkiotela beldurragatik.
Jeronima Alberdi Arrietaren itunketa:
Gezurtatu egin zuen guztia, baina kableena egia zela aitortu zuen, tontakeria bat zela, ez zuela serio esan.
Anaia bi egunez zentralean beldurrez ezkutatua egon zela esan zuen eta ez zenez inor bere bila etorri, berriro bizitza normala egiten hasi zela gehitu zuen.

Isidora Gallastegi Arbuluren itunketa:

Saturixo zentraleko bizilaguna zen,  gutunaren inguruan galdeginda, ez zeukala inolako ideiarik erantzun zuen eta jakingo balute ze pertsona klase ziren, ez zirela bertan bizitzen egongo gehitu zuen.
Jose Alberdi Agirregomezkorta (Jose Maria Alberdi Etxanizen semea.)
Jeronima eta Mariari buruz esan zuen ez zuela uste etsaiaren filetara pasatu zirenik. Esan zezakeen bakarra, bere aita ez zela espioitzara dedikatzen. Komitearen orriari buruz ez zekiela ezer erantzun zuen, eta ez zuela uste bere etxean aurkitua izan zenik.

Antonio Aranberri Iriondo:

Jose Alberdi Arrieta eta bere aizpak ezagutzen zituela esan zuen. Jose Alberdi nazionalista zela esan zuen eta bere aizpak ez zekiela ideia politikorik zuten. Egunero zentraletik zentralera 2 aldiz telefonoz hitzegiten zutela esan zuen, makina martxan jartzean eta itzaltzean, eguraldiaz aritzen zirela eta tiro asko entzuten zirela ere komentatu izan zutela. Solidaridad de Obreros Vascoseko (ELA) kidea zela onartu zuen.

Jose Alberdi Arrieta:

Bera eskumatarra zela eta beti izango zela esan zuen. Espainiaren batasunaren aldekoa zela. Teodoro Espilak bestaldera pasatzea eskatu zionean, ezin ziola lagundu esan zion, 1000 peseta eskeini zizkiola eta ala ere ezetz esan ziola, bidea erakutsi al ziola baina lagundu ezetz. Kableei buruz bere aizpek esandakoa gezurra zela esan zuen, berak ez zuela sekula hori esan. Inoiz ez zela gorriekin komunikatu, eta bere aizpak ez zirela sekula pasatu gorrien filetara esan zuen.

Jeronima Alberdi Arrieta:

Bere senarrak Irailaren 20an ihes egin zuela esan zuen. Ez zirela inungo alderdi politikoko kideak, baina gorriek soldata gehiago izango zutela esanez engainatu zituztela esan zuen eta orduan gorriengana inklinatu zirela. Ez zirela herritik atera, bakarrik beraien amaren baserrira Eibarreko bidean elgoibartik kilometro batetara joaten zirela. Bere anaia “motza” zela eta ez zuela sekula politikan parte hartu esan zuen. Gizon bat beraien atzetik ibili zen beraien amaren baserriraino tropa gorrietara pasa nahi zuela esanez, bidea erakutsi ziotela baina ez zirela hortan sartu nahi esanez bukatu zuten gizon horrekin. Josek kableena esan zuela baina tontakeria izan zela esan zuen, ez zuela serio esan. Anaiaren lagunek, gorriek, beraiekin joateko esan ziotela Joseri eta honek ezetz esan ziela, bera ez zioala.


EPAIKETAKO DATUAK: 

Brigadas de Navarra

1936.ko Abenduaren 11an, Becerraren bi karguak ezin betetzearren, Kontseilu Militarra suspenditzen dute eta berri bat ezartzen dute: Presidentea Teniente Coronel Pablo Cayula delarik, eta bokalak: Capitan de Caballeria Luis Villanoba, Capitan de Ingenieros Angeles Gil Alvarellos, Capitan de Carabineros Cesar Guillen, Capitan de Infanteria Luis Velliz de Avila, Luis Igunza eta Vicente Aparicio. Atxilotuen “defentsa” lanetan; Capitan de Infanteria Jose Davila, eta ponentearen bokal bezala “Oficial del 1a de Complemento del cuerpo cuerpo” Camilo Julia de Bejarde.Epaile Militarra Arturo Iruretagoyena.

Acta del Consejo de Guerra

1936.ko Abendiaren 21a.

Gerla Kontseilua, Elgoibarko udaletxean bildu zen, Teniente Coronel Pablo Cayula, eta bokalak: Capitan de Caballeria Luis Villanoba eta Capitan de Ingenieros Angeles Gil Alvarellos, Capitan de Carabineros Cesar Guillen, Capitan de Infanteria Luis Velliz de Avila, Luis Igunza eta Vicente Aparicio. Atxilotuen defentsa lanetan; Capitan de Infanteria Jose Davila, eta ponentearen bokal bezala Oficial del 1a de Complemento del cuerpo cuerpo Camilo Julia de Bejarde.

Teodoro Espila eta Jose Maria Dominguezek beraien bertsioa kontatu eta Heriotza Zigorra eskatzen dute atxilotu guztientzat.
Defentsak esan zuen, froga bakarra gutuna zela baina ez zuela ezer frogatzen, edozeinek jar zezakeelako bertan.
Froga argiak zirela eta, Heritza Zigorra ezarri zieten, Jose Alberdi Arrieta, Jose Maria Alberdi Etxaniz, Jeronima Alberdi Arrieta eta Maria Alberdi Arrieta. Antonio Aramberri Iriondo absolbitu zuten.

Ignacio Becerra komandante militarrak, Grupo Becerrako Columna Los Arcos eko Evaristo Garcia de Vinuesa medikua hautatu zuen heriotza zertifikatzeko, eta Abenduaren 23an hilko dituztela adierazten du.
Becerrak beste telegrama batean dio fusilamentua goizeko 07:15etan izango dela, Maltzagara bidean dagoen trintxeraren erdikaldean burutuko dute afusilamendua, hilerriaren parean, eta Grupo Mixto de Ingenieroseko 5º konpainiako sekzio batek fusilatuko ditu.
1936.ko Abenduaren 26an afusilatuak izan zire, 25ean Maria eta Jeronima absolbitu zituzten. (Testigoek diotenez, haurdun zeudela esan zuen Don Jose medikuak, Maria bai, baina Jeronima ez zegoen, gezurra zen.)
Certificado de Defunción

Domingo Echeverria Elorza, juez municipal eta Angel Arregui Eguia secretario, testigos: Benito Iruretagoyena, Eugenio Arrien y Angel Arregui.

1940

1940ko Martxoaren 25ean, heriotza zigorra kendu zieten, iada heriotza zigorra aplikatua zutelako, Jose Maria Alberdi Etxaniz  eta Jose Alberdi Arrietari. Jeronima eta Maria Alberdiri, ere. Jose Alberdi Aguirregomezcortari , semeari, 30 urteko espetxe zigorra mantendu zioten.
Conmutación de Penas
Maria Alberdi Arrietari 20 urtera jaitsi zioten pena, eta heriotza zigorra kendu, baita Jeronimari ere.

Luziano Elkoroiriberen testigantza