Haur Hezkuntzako haurrak 15:15ean Gabriel Krutzealegi kalean hasi (Ludoteka parean) eta ikastolaraino joango dira santa-eskean. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera abestuko dute eta, ondoren, azken hauek izango dira Elgoibarko kaleetan zehar kantuan plazaraino ibiliko direnak. Euria egingo balu, ikastolan bertan ospatuko litzateke.