Bi egunetan zehar “Future Classroom Toolkit” baliabide berritzailea bezain baliotsua aztertu eta probatuko dute partaideek. Programa honetan bi egunez Europako beste ikastetxe batzuk ere izango dira. Gure ordezkaritza izango da estatu mailako bakarra. Oraingo saioek beste bigarren fase bat izango dute, partaide diren ikastetxeetan hainbat esperientzia garatu ondoren, apirilatik aurrera berriro itzuliko baigara, ondorioak partekatzera. Programa hori “Future Classroom Lab” bezala ezagututako egoitzan burutuko da, 1997an 30 Hezkuntza Ministeritza europearrek sortutakoa, ikaskuntza eta irakaskuntza inspiratzeko ingurune bezala, “European Schoolnet” sarearen ardurapean.
Ikasturte honetatik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Acer enpresaren Google ChromeBook dispositiboak erabiltzen hasi gara EKI digitala gauzatu ahal izateko. EKI proiektua Ikastolen Elkarteak diseinatu duen material berria, pertsona bere osotasunean hartu, eta arlo jakineko edukiak ez ezik, bizitza osoan baliagarriak izango zaizkion mekanismoak eta prozedurak lantzen ditu. Ikerketa eta Garapen (I+G) moduan garatu da bide hau ikastola gutxi batzuetan, tartean gurea. Honek oinarrizko sei arloak euskarri digitalean (Acer Chromebook dipositboen bitartez) lantzea suposatzen du. Merkatuan irekita dagoen EKI estandarra (testu liburuak) eskaintzen duena baino balio erantsi handiagoa du EKI digitalak.
EKI-k dituen jarduerak burutzeko Google-n aplikazioetan laguntza oso egokia izan dugu, eta horien erabilera sakona eta intentsiboa egiten dugu. Hortaz, programa honetan, ikastolak EKI digitala aurkeztuko du, eta Google aplikazioen inguruan egiten dugun erabilera, eta hainbat aplikazioei Ikastolan eman diegun funtzionalitatea (ikaste eta irakaste jardunetan bezala, ikastolako kudeaketa eremuetan ere). Ikastolaren jarduna, Europa mailan ezagutarazteko aukera ezin hobea izango da.