Elgoibar Ikastolan konpetentzietan oinarritutako hezkuntza EKI-Digitala egitasmoan sortutako material didaktikoaren bitartez garatzen dihardugu.
Arlo guztiak material digitalean oinarritzen dira eta Chromebook dispositiboak dituzte ikasleek bitarteko nagusi bezala. “Kudeatu zure ikaskuntza” izenarekin ikastolak “Horrela Bai” izeneko koaderno digitala aurkeztuko du. Irakasleen jardunaren planifikazioa eta exekuzioa nahiz ikasleekin duten komunikazioa Google aplikazioetan du euskarri nagusia. Eta horien artean Drive erabiliz ikasleek beren eguneroko aprendizaiaren kudeaketa, auto-kudeaketa garatzeko tresna erabiltzen ari gara. Horrekin lan ohituren lanketa nahi dugu bultzatu, eta dagoneko balorazio positiboa du egitasmoak.