Gizarte Ekonomiari eta pertsonengan pentsatzen duten enpresei buruzko egunkari-orrialde bat egitea izan da ONCE-ko 31. eskolarteko lehiaketaren eginbeharra.
Aurtengo helburua Gizarte Ekonomiaren printzipioetan sentsibilizatzea izan da, demokrazian, parekotasunean eta parte-hartzean oinarritutako enpresa-eredu batean alegia, arreta pertsonengan jarriz, kapitalaren eta etekin ekonomikoaren gainetik.
Aurkeztu beharreko lan horretan, ondorengo 4 hitz-gako txertatu behar ziren: ONCE, Berdintasuna, Lana eta Ezgaitasuna.
Guzti hori kontuan izanik, aurtengo edizioan, Elgoibar Ikastolako LH 6 Bko ikasgela izan da Gipuzkoako irabazle “B” kategorian, hau da, Lehen Hezkuntzako 3. zikloan.
Gipuzkoa mailan irabazle izateagatik, autonomia fasean lehiatuko dute, Arabako San Viator eta Bizkaiko El Carmelo ikastetxearen aurka.