Ikastolak, Estitxu Perearen eskutik (LH-ko ikaskide taldeen proiektuaren arduaduna) “Ikastetxeak: Ikaste komunitate profesional eraginkorra” izenburua zuen esperientzia aurkeztu zuen. Jardunaldi honen helburua ikaskide taldeak hezkuntza kalitatea hobetzen laguntzeko gakoak eta esperientzia desberdinak partekatzen izan zen.
Ikasle guztien ikaste-prozesua hobetzeko helburua duen berrikuntza proiektua da Ikaskide. Elgoibar Ikastolak orain dela hiru urte heldu zion egitasmo horri HUHEZI-ko fakultatearen gidatzapeana medio. Curriculuma eraldatu eta etengabeko hobekuntza bidean hezi nahi du ikastolak. Ikaskidetza ardatz hartuta, ikastola ikaste komunitate profesional eraginkorra bihurtzea du azken helburu proiektuak.
Ikaskide proiektuaren bi zutabeak ikaskidetza eta konpententzien garapena dira. Batetik, elkarrekin eta kooperazioan ikastea du oinarri. Bestetik, berriz, ikasleak bost konpetentzia nagusitan trebatzea: elkarrekin ikastea, elkarrekin bizitzen eta lan egiten ikastea, ikasten ikastea, komunikatzen ikastea eta ekintzailetasuna.