Erronka egitasmoa 14-16 urteko gazteei zuzendurik dago.Gazte hauei Kilometroen festan parte hartze aktiboagoa eta protagonismoa emanez, egitarau ofizialean txertaturiko egun osoko erronka izango da gurea. Proba zirraragarri eta ikusgarrien bidez, Gipuzkoako 24 Ikastoletako DBH 3 eta 4ko gazteez osaturiko taldeen arteko lehia izango da. Modu honetan gazteei protagonismoa emateaz gain, zirkuituaren zentzua indartu eta gune ezberdinen arteko mugimendua bultzatu asmo dugu, probak zirkuituan zehar zabalduz.