Bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Elgoibar Ikastola 2018ko urt. 15a, 15:33

Jendetza bildu zen Elgoibar Ikastolaren txosnaren inguruan joan den abenduaren 30ean, Gabon Zaharreko ferian.


Bideoan ikusten denez, jendetza barra kanpoan eta baita barruan ere, 120 boluntario baino gehiago, ikastolako guraso eta langileak, eta giro aparta. Etekina Pilota eguna eta Jose Gurrutxaga krosa finantzatzera bideratuko da. Herritarrek emandako diruarekin herriko ekimenak antolatzea da txosnaren helburua.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie, bereziki, Elgoibarko Udalari, Debemen Landa Garapen Elkarteari, Debabarrenako Mankomunitateari, Armueta eta Ziarda harategiei, Eroskiri, Manuel Amarori, Beristain Logistika Banaketak-i eta Bernardo Ecenarrori. Eta, nola ez, 120tik gora boluntarioei eta bertaratu zineten herritar guztiei.