Energia berriztagarri mota desberdinak ezagutzeko aukera ematen du tailerrak, alderdi teorikotik bezala praktikoki, maketa desberdinak eraikitzeko eta probatzeko aukera izan dutelarik adin desberdinetako gure ikasleek.
Energia eraldatu egiten da eta energia iturri naturalak erabiliz, argia, mugimendua edota beroa nola lortu aztertu dute. Adibidez, argi naturalaren bidez bonbila piztuz, eguzki plaka txikiak eta eramangarriak erabiliz mugikorrak kargatuz… Interesgarria benetan ikasitakoa. Pauso bat gehiago energia berriztagarri eta garbiagoaren alde!