Alauda Ruiz de Azuaren 'Los domingos' 'filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Urrezko Maskorra

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2025ko ira. 29a, 09:08

Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra ex aequo  izan da Jose Ramon Soroiz eta Zhao Xiaohong aktoreentzat. 

Euskal zinemak gau handia bizi izan du Donostiako zinemaldiaren amaiera galan. Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 73. edizioko Urrezko Maskorra. Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorretariko bat ere etxean geratu da, hain zuzen ere, epaimahaiak ex aequo eman die Jose Ramon Soroizi, Maspalomas filmean egindako lanagatik, eta Zhao Xiaohong-i, Jianyu laide mama / Her Heart Beats in Its Cage film txinatarrean eginiko antzezpenagatik.  

c

 

Sail ofizialeko beste sari garrantzitsu batzuk honakoak dira:

Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra Joachim Lafossek jaso du Six jours ce printemps-là / Six Days in Spring filmagatik. Gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria ere berak jaso du Chloé Duponchelle eta Paul Ismaëlekin batera. Argazki onenaren saria Pau Estevek jaso du, Los Tigres filmean egindako lanagatik. Epaimahaiaren Sari Berezia José Luis Guerinek jaso du bere Historias del buen valle film dokumentalagatik. Larunbateko galan azpimarratu zuen dokumentala ere pelikula dela eta jende askok, oraindik ere, egiten duen bereizketa aipatu zuen: “Pelikula bat egin duzu edo dokumental bat?” Askotan egin dioten galdera dela aditzera eman zuen.

 

Euskal filmek presentzia izan dute 73.edizioko zinemaldian, zenbait sailetan ikusi ahal izan dira eta pozgarria izan da urrezko maskorra eskuratzeko lehian bi euskal film ikustea. Biak ere kritikak film onenetarikoen artean sailkatu zituen palmaresa ezagutu aurretik. Ikusiko dugu zer dakarkigun 74. edizioak urtebete barru. Bitartean, film hauek hemendik aurrera egingo duten bidea gertutik jarraituko dugu.

73. edizioko sariei buruzko informazio gehigarria