Una quinta portuguesa

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2025ko ira. 25a, 15:27

Una quinta portuguesa filmak emango dio amaiera aurtengo Iñaki Agirre zinema zikloari. Donostiako zinemaldian Made in Spain atalaren barruan ikusi ahal izan da filma egunotan.

SINOPSIA

Avelina Praten filma Portugalen kokatzen da. Bere emaztearen desagerpenak erabat suntsituta uzten du Fernando, geografiako irakasle lasaia. Noraezean, beste gizon baten nortasuna ordezkatzen du lorezain gisa, non jabearekin ustekabeko adiskidetasuna ezartzen duen, berea ez den bizitza berri batean murgilduz.

AVELINA PRAT, ZUZENDARIA

Avelina Prat  (Valentzia, 1972) arkitektoa, zinema zuzendaria eta gidoilaria da. Pratek zuzendu du Espainia eta Portugalen arteko koprodukzioa. Malagako zinemaldiaren sail ofizialean estreinatu zuen laburmetraia iaz. Lehenengoa, Vasil filma, Semincin, Valladolideko zinema jaialdian, pantailaratu zen.

Donostian filma Made in Spain sailean ikusteko aukera izan da egunotan. Sail ez lehiakorra da eta urteko zinema espainarraren panorama erakusten du, urteko film esanguratsuenak batzen ditu.

TRAILERRA

Irailak 27, larunbata, 19:00etan eta 22:15etan

Irailak 28, igandea, 19:00etan

Irailak 29, astelehena 21:00etan

Iraupena: 115’

 

Una quinta portuguesa izango da Iñaki Agirre zinema zikloa itxiko duen filma aurten. Ongarri Zineklubak Elgoibarko Udalaren laguntzaz, irailero antolatzen duen ekimen honek, Donostiako eta nazioareko zinemaldieetan emandako film arrakastatsuenetarikoak batzen ditu. Urtebete itxaron beharko dugu zinemaldi honetaz gozatzeko, baina bitartean, asteroko emanaldiak izango ditugu.