'Black dog', Huan Gu zuzendari txinatarraren azken filma Cannesen saritu zuten

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2025ko ira. 23a, 09:41

Black dog filma ikusgai  egongo da ostegun eta ostiralean Iñaki Agirre zinemaldian.

SINOPSIA

Txinako iparraldera, Gobiko basamortura eramango gaitu motorrean protagonistak. Abentura Pekingo Joko Olinpikoak hasi aurreko egunetan gertatzen da. Lang, preso ohi bat, bere hirira itzuliko da, ia jenderik gabe dagoen lekura eta egun hobeak bizi izan dituenera. Bertan, txakur beltz babesgabe batekin topo egingo du, eta bere etxe izandako leku idor horren barrualdera lagunduko du.

GUAN HU, ZUZENDARIA

Pekinen (Txinan) jaio zen 1968an, eta zuzendari txinatarren seigarren belaunaldiko aitzindarietako bat da. 1994an egin zuen debuta "Dirt" filmarekin, eta hamarkada bat geroago, "Eyes of a Beauty" (2002) filma, Semincin, Valladoliden, aurkeztu zuen. 2009an "Cow" estreinatu zuen Veneziako Zinemaldian, Orizzonti sailean. Ondoren, Golden Horse Taipeiko Zinemaldian gidoi egokitu onenaren eta aktore onenaren sariak irabazi zituen. Hiru urte geroago, "Design of Death" filmatu zuen, eta, ondoren, "The Chef, The Actor, The Scoundrel" (2013) eta "Mr. Six " (2015) filmak Veneziako Zinemaldiari amaiera eman zioten eta arrakasta handia lortu zuten Txinan. 2019an, "My People, My Country" film kolektiboan parte hartu zuen, gorabidean zeuden hainbat txinatar zinemagilerekin batera. "Black Dog" (2024), bere azken film luzea, Cannesko Zinemaldian estreinatu zuen, eta bertan Un Certain Regard  saileko sari nagusia eskuratu zuen. Ondoren, Semincin ikusteko aukera izan zen.

TRAILERRA

  • Irailak 25, osteguna, 21:00etan
  • Irailak 26, ostirala, 19:00etan

*Iraupena: 110 ́