'Ainda estou aqui'filmak jasoko du aurtengo Fipresci Saria Donostiako Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2025ko ira. 18a, 12:13

Oscar eta Goya sarietan atzerriko eta Latinoamerikako film onenaren sariak eskuratu dituen filma izango da ikusgai Iñaki Agirre zinema zikloan asteburuan. Zinemaldien zirkuitoaz gain, sari garrantzitsuak bildu ditu filmak azken urtean. Gaur, aldiz, Oscarretarako bidea hasiberri duen Sirat filma izango da ikusgai Herriko Antzokian.

SINOPSIA

Fipresci sariak 1971.urteko Brasilera garamatza. Orduan herrialdeak bizi zuen diktadura militarrean murgiltzen gaitu. Ama batek erabakiak hartu beharko ditu indarkeria ekintza batek bere familiaren bizitza suntsitzen duenean.

 

WALTER SALLES, ZUZENDARIA

Walter Salles (Rio de Janeiro, 1956) Terra estrangeira (Zabaltegi-Zuzendari Berriak, 1995) filmarekin iritsi zen Donostiara. Ondoren, Central do Brasil (Perlak, 1998) zuzendu eta Berlinaleko Urrezko Hartza eta atzerriko film onenaren Golden Globe saria bereganatu zituen, besteak beste, Zinemaldian, Publikoaren eta Gazteriaren saria eskuratu zituen. Azken sari hori  Diarios de motocicleta (The Motorcycle Diaries, 2004; Perlak sailean programatua) filmarekin ere lortu zuen, baita Paris, je t'aime (2006) film kolektiboarekin ere (Loin du 16e segmentua). Bere Jia Zhang-ke, um homem de Fenyang / Jia Zhangke, A Guy From Fenyang (2015) dokumentala Zabaltegi-Tabakaleran eman zen. Ainda estou aqui filma Venezian lehiatu eta gidoi onenaren saria Murilo Hauser eta Heitor Ortegarentzat izan zen.

Zinemaldien zirkuitoen ondoren sari gehiago jaso zituen: Nazioarteko Film Onenaren Oscarra, Film Latinoamerikar Onenaren Goya Saria, Urrezko Globoetan Fernanda Torresivok emakumezko aktore onena izendatu zuten eta Platino sariek Walter Salles zuzendaria saritu zuten, besteak beste. Bihar, Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioaren inaugurazio galan 2025eko Fipresci saria jasoko du, kritika epaimahai duen saria, hain zuzen ere.

 

 

Irailak 20, larunbata, 19:00etan eta 22:15ean

Irailak 21, igandea, 19:00etan