Sirat, Oliver Laxeren azken filmak inauguratuko du Iñaki Agirre zinema zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2025ko ira. 16a, 10:11

Donostiako zinemaldiaren 73. Edizioaren bezperan hasiko da Elgoibarren Iñaki Agirre zinemaldia. 

Sirat, Oliver Laxe zuzendari galiziarraren azken film arrakastatsuak emango dio hasiera zikloari datorren ostegunean. Ondoren, Ainda estou aqui, Black dog eta Una quinta portuguesa-ren txanda izango da.

SIRÂT

Oliver Laxe zuzendariak bere aurreko luzemetraiak bezalaxe hau ere Cannesko jaialdian estreinatu zuen. Ordutik ibilibide arrakastatsua izan duen filma ostegunean eta ostiralean izango da ikusgai Herriko Antzokian, Donostiako zinemaldian, aldiz, larunbatean. Filma Made in Spain sailerako aukeratu dute, sail horrek urteko film espainiar onenak biltzen ditu.

 

SINOPSIA

Sirât. Trantzea basamortuan filmak Marokora eramango gaitu. Familiak hilabeteak daramatza Mar gaztearen berririk gabe. Marokon, rave jai batean galdu omen zen bere pista. Familiak ez zuen musika elektronikoa eta horren ingurukoak gustuko zituenik ezagutzen. Bera aurkitzeko itxaropenarekin, behin eta berriz banatzen dute Marren argazkia. Ravezale talde bat ezagutuko dute eta basamortuko azken festa batera haiekin joatea erabakiko dute neska aurkitzeko asmoz. Bide hau Sergi Lopez eta Bruno Nuñez aktoreen eskutik egingo dugu.

 

OLIVER LAXE, ZUZENDARIA

Sirât Parisen jaiotako zinemagile galiziarraren laugarren luzemetraia da. Aurreko film guztiekin Cannesko Zinemaldian parte hartu du eta aldi guztietan saritu dute bere lana: O que arde (Un Certain Regard saileko Epaimahaiaren Saria), Mimosas (Kritikaren Asteko Sari Nagusia) eta Todos vós sodes capitáns (bere lehen filma, Errealizadoreen Hamabostaldiko FIPRESCI Saria).

 

TRAILERRA

 

Irailak 18, osteguna, 21:00etan

Irailak 19, ostirala, 19:00etan

Iraupena: 114 ́

Zuzendaria: Oliver Laxe