Aktore onenaren saria ere biren artean banatu du epaimahaiak: Thorbjørn Harr “Sex” (Dag Johan Haugerud. Norvegia) filmeko protagonistak eta Laura Weissmahr, “Salve María”, Mar Coll zuzendariaren azken filmeko aktoreak jaso dute.
Sinopsia:
Jérémie (Félix Kysyl) herrira itzuli da okinaren hiletara, harekin lan egindakoa da. Gaztea, Martine (Catherine Frot) alargunaren etxean geratuko da, eta horrek, hildakoaren semearen mesfidantza piztu eta iraganeko kontuak azaleratuko ditu. Ondoren, pertsonaietako baten desagerpenak susmo giroa sortuko du bertan. Alain Guiraudiek nekazal thrillerra dakar, ironiaz jantzia, eta komedia kutsuarekin, tarteka. Bertan, Claude Chabrolen zinemari egindako keinuak ere ikus daitezke.
ZUZENDARIA: ALAIN GUIRAUDIE
“Misericordia” (2024) Cannesko zinemaldian estreinatu zuen Guiraudiek. Ez da bertan filmak aurkezten dituen lehen aldia. “El desconocido del lago” (2013) filmagatik zuzendari onenaren saria eskuratu zuen bertan. “Rester Vertical”-ekin 2016an Cannesera itzuli zen eta Sevillan jaso zuen lan horregatik zuzendari onenaren saria. 2022an “Anonymous Hero” lana, aldiz, Berlinen estreinatu zuen. Seminciko itxiera galan esan duenez, “Misericordia” filmak Valladoliden jaso du lehen saria. Aurrerantzean ikusi beharko da filmaren ibilbidea nondik nora joango den. Ziur sari horrek ateak irekiko dizkiola.
Filmaren aurrerapen-bideoa: