67.edizioan, Son film laburra estreinatu zuen eta bi urte beranduago, Sail Ofizialean aurkeztu du laburmetraia horren jarraipena, La mitad de Ana. Marta Nietok trans haurtzaroa eta identitate gatazkei begira jartzen du ikuslea.
SINOPSIA
Ana banandutako ama da, eta, arte-zentro bateko aretoko zaintzaile-lana bere alabaren zaintzarekin uztartzen du. Son, zortzi urteko alabak, bere genero identitatea esploratzeko prozesu bat hasten duenean, Anak ere barne bidaia bat egin beharko du. Atzera begira jarriko du bidaia horrek Ana, ama izan aurretik izandako emakumeari begira. Amaren eta semearen arteko harremanaren erretratua eskaintzen du filmak.
Marta Nietok, zuzendaria izateaz gain, aktore lanak egiten ditu, filmaren protagonista da Noa Alvarezekin batera (Son). Nahuel Pérez Biscayart (Un año, una noche, 120 pulsaciones por minuto) da beste aktoreetarako bat.
MARTA NIETO
Aktore, gidoilari eta zuzendaria da. Arte Dramatikoa eta Filologia ikasi zituen. Zineman El camino de los ingleses filmean (Antonio Banderas, 2006) egin zuen debuta, eta telebistako hainbat serieetan lan egindakoa da. Madre filmean egindako lana (Rodrigo Sorogoyen, 2019) bere ibilbidean inflexio-puntu bat izan zen. Veneziako Orizzonti ataleko emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen. Sevillako Zinemaldian eta Forqué sarietan ere goraipatu zuten bere lana, besteak beste.
Antzerkian, Lydia Cachoren La infamia antzezlanean egindako paperari esker, Max 2023 saria lortu zuen ex aequo Marina Salasekin. 2024an Pablo Remónen Vania x Vania lanarekin aritu da antzerkian. Espainiako, Frantziako eta Italiako proiektuak uztartzen ditu. 2022an Seminciko Sail Ofizialean estreinatu zuen “Son”, zuzendari gisa debuta egin zuen film laburra, eta aurten La mitad de Ana lanarekin itzuli da Valladolidera.