'Tardes de soledad' dokumentalak irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioko Urrezko Maskorra

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2024ko ira. 30a, 14:43

160.000 ikuslek bete dituzte zinema aretoak aurten, munduko txoko ezberdinetatik etorritako 5.000 lagun akreditatu izan dira eta bizitzaren amaierari edo doluari, askatasunari eta lan egoerari buruzko filmak ikusi ditugu, besteak beste.

Argentinako zineak orain bizi duen egoerari begirada berezia eskaini zaio Leonardo Sbaraglia aktorea buru izanda eta Javier Bardem, Cate Blanchet eta Pedro Almodovarrek Donostia Sariak jaso dituzte. Palmaresari dagokionez, Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra, Patricia Lopez Arnaiz aktore euskaldunarentzat izan da Los destellos filmean egindako lanagatik.

 

FILM ONENAREN URREZKO MASKORRA

Tardes de soledad

Albert Serra (Espainia)

EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA

The Last Showgirl

Gia Coppola (AEB)

 

ZUZENDARI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA (ex aequo)

LAURA CARREIRA (Portugal)

On Falling

 

PEDRO MARTÍN-CALERO (Espainia)

El llanto / The Wailing

 

INTERPRETAZIO NAGUSI ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA

PATRICIA LÓPEZ ARNAIZ (Espainia)

Los destellos / Glimmers

 

TALDEKO INTERPRETAZIO ONENAREN ZILARREZKO MASKORRA

PIERRE LOTTIN (Frantzia)

Quand vient l'automne / When Fall Is Coming

 

GIDOI ONENAREN EPAIMAHAIAREN SARIA

FRANÇOIS OZON (Frantzia), PHILIPPE PIAZZO (Frantzia)

Quand vient l'automne / When Fall Is Coming

ARGAZKI ONENAREN SARIA

PIAO SONGRI (TXINA)

Bound in heaven

 

BESTE SARI BATZUK 

KUTXABANK NEW DIRECTORS SARIA:

BAGGER DRAMA (PIET BAUMGARTNER, SUITZA)

AIPAMEN BEREZIA: 

LA GUITARRA FLAMENCA DE YERAI CORTÉS (ANTÓN ÁLVAREZ. ESPAINIA)

 

HORIZONTES SARIA:

EL JOCKEY / KILL THE JOCKEY (LUIS ORTEGA. ARGENTINA)

 

ZABALTEGI TABAKALERA SARIA:

APRILI / APRIL (DEA KULUMBEGASHVILI . GEORGIA)

AIPAMEN BEREZIA: 
MONÓLOGO COLECTIVO / COLLECTIVE MONOLOGUE (JESSICA SARAH RINLAND. ARGENTINA)

CULINARY ZINEMA SARIA:

MUGARITZ. SIN PAN NI POSTRE (PACO PLAZA. ESPAINIA)