Gaur estreinatuko da 'Cuando cae el otoño'

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2024ko ira. 22a, 10:00

Françoise Ozon zuzendari frantsesak gaur estreinatuko du Zinemaldian azken filma: Cuando cae el otoño. (Quand vient l'automne / When Fall Is Coming). Sail ofizialean aurkeztuko du. 

Françoise Ozon zuzendariak Cuando cae el otoño (Quand vient l'automne / When Fall Is Coming), azken filma, gaur aurkeztuko du Donostian, Sail Ofizialean. Sail honetan parte hartzen duen seigarren aldia da. Aurten ere, zinemagile frantsesak aretoak beteko ditu, sarrerak salgai jarri eta segituan agortu ziren beste behin ere.

SINOPSIA

Filmak emakume erretiratu baten istorioa kontatzen du. Emakume horren bizitza aldatu egiten da kartzelatik irten berri den gizon bat ezagutzen duenean.

ZUZENDARIA

François Ozon (Paris, 1967) zinemagileak Urrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zituen Donostia Zinemaldian Dans la maison (2012) filmagatik; filmografia zabala du: Sous le sable (Sail Ofiziala, 2000), 8 femmes (Perlak, 2002), Swimming Pool (Perlak, 2003), Le refuge (2009), Epaimahaiaren Sari Berezia Zinemaldian, Jeune et jolie (Perlak, RTVE-Beste Begirada Saria, 2013), Une nouvelle amie (Sail Ofiziala, 2014), Grace à Dieu (2018), Epaimahaiaren Sari Handia Berlinalen, Été 85 (Sail Ofiziala, 2020), Tout s'est bien passé (Perlak, 2021) eta Peter von Kant (2022) Berlinale jaialdia inauguratu zuen eta Perlak sailean ikusi genuen Donostian.