SINOPSIA
Italian arrakasta izan duen filma Erroman girotuta dago 1946. urtean. Deliak hiru seme-alaba ditu eta Ivanorekin ezkonduta dago. Ivanok ez du ondo tratatzen. Gerraren ondoren, egoera ez da erraza, aurrera egin ahal izateko gaizki ordaindutako hainbat lan egin behar dituzte. Egun batean zoriontsu egingo dituen albistea jasotzen dute: Marcella, alaba zaharrena, Giuliorekin konprometitu berri da, familia oneko oso mutil jatorra. Delia zoriontsu dago hasiera berri honekin, etorkizun hobea ekarriko baitu guztiontzat. Hala ere, gutun misteriotsu bat jasotzen du, familia osoaren planak betiko aldatuko dituela agintzen duena.
ZUZENDARIA
Paola Cortellesi aktore italiarrak zuzendari lanak egin ditu Siempre nos quedará mañana (C’è Ancora Domani) filmean. Kameraren atzean eta aurrean lan egin du, zuzentzeaz gain, aktore lanak ere egin ditu. Erromako zinemaldian (2023) eta Barcelona Film Fest (2024) zinemaldietarako aukeratu zuten eta David di Donatello sarietan (2024), sari italiarretan, 10 izendapen baino gehiago jaso zituen eta horietatik 6 sari lortu zituen:
-
Zuzendari berri onenaren saria.
-
Emakumezko aktore onena (Paola Cortellesi).
-
Antzeztaldeko emakumezko aktore onena (Emanuela Fanelli).
-
Publikoaren saria.
-
David Giovani saria...
INFORMAZIOA
Irailak 25, eguaztena, 21:00etan
Irailak 26, eguena, 21:00etan
Iraupena: 118´
Zuzendaria: Paola Cortellesi
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!