'La casa': Iñaki Agirre zikloko bigarren filma

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2024ko ira. 18a, 10:26

La Casa filma Donostiako Zinemaldian Made in Spain atalean ikusgai izango da egunotan, eta asteburuan film bera Elgoibarren ikus dezakegu Ongarri Zine Klubaren eskutik.

Alex Montoyak zuzenduriko filma Malagako Zinemaldian aurkeztu zuten martxoan eta sei sari eskuratu zituen bertan. Filma, 2020an, Eisner Saria irabazi zuen Paco Rocaren izen bereko eleberri grafikoan oinarritua dago. Daniel Verdaguer, Luis Callejo eta Olivia Molina dira, besteak beste, film honetako familiako kideetariko batzuk.

SINOPSIA

Aita hil ondoren, hiru anai-arreba haurtzaroko udak igaro zituzten etxean elkartuko dira. Etxebizitzarekin zer egin erabakitzeko unea da, eta hori uste baino zailagoa izango da. Filmak familiari, herentziari eta denboraren igarotzeari buruz hitz egiten digu, beti etxearen begiradapean, etxea lekuko gisa film osoan zehar.

 

ZUZENDARIA

Alex Montoyak bere ibilbidearen zatirik handiena film laburren esparruan garatu du, besteak beste, Lucas, 2014ko edizioan kategoria honetan Goya sarietarako izendatua izan zen filma, edo Cómo conocí a tu padre, 2010ean Sundanceko jaialdian aipamen berezia jaso zuena.

Bere lehen luzemetraia, Asamblea, Malagako Zinemaldian ikusteko aukera izan zen, baina ezin izan zen aretoetan estreinatu COVID-19a zela eta, ondorioz, Filmin plataforman estreinatu zen. La Casa filmak sei sari eskuratu ditu aurten Malagako zinemaldian: Publikoaren sariaren zilarrezko biznaga, publiko gaztearen film onenaren saria, gidoi eta musika sariak eskuratu zituen, besteak beste. Horrez gain, Film Onenaren Puerta Oscura Feroz saria ere jaso zuen. Saria Malagako jaialdian eman ohi dute Berriemaile Zinematografikoen Elkarteko (AICE) kideek. Aurreko urteetan, zinemagile euskaldunek jaso zuten saria, Estibaliz Urresolak 20.000 especies de abejas filmarekin eta Alauda Ruiz de Azuak Cinco lobitos lanarekin.

 INFORMAZIOA

Irailak 20, barikua, 19:00etan

Irailak 21, zapatua, 19:00etan eta 22:15etan

Irailak 22, astelehena, 21:00etan

Iraupena: 83´

Zuzendaria: Alex Montoya