Hilaren 30a bitartean aurreko urtean nazioarteko zinemaldietan ikusitako film onenen artean lau aukeratu ditu Ongarri Zine klubak:
- El mal no existe. Ryusuke Hamaguchi (2023)
-
La casa. Alex Montoya. (2024)
-
Siempre nos quedará mañana. Paola Cortellesi (2023)
-
Los pequeños amores. Celia Rico Clavellino (2024)
La Casa eta Los pequeños amores filmak Donostian Made in Spain sailean ikusi ahal izango dira egunotan Donostiako Zinemaldian.
'El mal no existe'
Ryusuke Hamaguchiren El mal no existe (Aku wa Sonzai Shinai / Evil Does Not Exist) filmak emango dio hasiera Iñaki Agirre Zinemaldiari. Iaz Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Perlak sailean ikusteko aukera izan genuen. Perlak saila nazioarteko gainerako zinemaldietan arrakastatsuak izan diren filmek osatzen dute. Izan ere, film japoniarra Venezian film onenaren Urrezko Lehoia irabazteko lehian egon zen. Bertan, epaimahaiaren sari nagusia eta FIPRESCI, Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioaren saria, eskuratu zituen. Ondoren, Londresko Zinemaldian Film Onenaren saria jaso zuen. Filma Japonian girotuta badago ere, jorratzen den gaia eztabaidagai dugu azken urteotan gure artean: eredu turistikoa.
SINOPSIA
Takumi eta bere alaba, Hana, Tokiotik gertuko herri batean bizi dira. Aita-alaben bizitzak kalte handia jasango du jakitean euren etxetik gertu kanpin xarmagarri bat eraikiko dela, hiriko biztanleek naturarako eskapada erosoak egin ditzaten.
ZUZENDARIA
Ryusuke Hamaguchiren (Kanagawa, Japonia. 1978) lanek ibilbidea izan dute Nazioarteko zinemaldietan hasieratik.
- Passion (2008) izan zen zuzendu zuen lehen film luzea eta Donostian New Directors sailean izan zen ikusgai.
- The Depths (2010).
- Happy Hour (2015), Locarnon bere emakumezko talde osoarentzako saria eta gidoirako aipamen berezia lortu zituen.
- Netemo sametemo (Asako I & II) Perlak (2018) sailean izan zen Cannesen lehiatu ondoren.
- Guzen to sozo (La ruleta de la fortuna y la fantasía) Berlinen Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen 2021ean eta Donostian, Perlak sailean izan zen lehian.
- Drive My Car (Perlak) filmarekin gidoi onenaren saria eta FIPRESCI saria eskuratu zituen Cannesen, baita nazioarteko film onenaren Oscar saria ere.
INFORMAZIOA
- Irailak 18, eguaztena, 21:00etan
- Irailak 19, eguena, 21:00etan
- Iraupena: 105´