Gaur (irailak 20) estreinatuko da Donositako Zinemaldian azken asteetan ikusmin handia sortu duen “El Drogas” filma. Enrique Villareal musikariari buruzko dokumental biografikoa egin du Natxo Leuza zuzendari nafarrak.

Filma euskal zinemari eskainitako 'Zinemira' atalaren barnean dago eta Irizar saria eskuratzeko lehian izango da.

2020 09 19 lorea basalo ongarri zineklubaADITUEN IRITZI ESKE
Lorea Vasalo Ongarriko kideari 68.edizioko programazioan film bat aukeratzeko eskatu diogu eta hizpide dugun dokumentala izan da bere hautua. Bere iritziz “El Drogas” Barricadako buru bezala erreferentzia bat izan zen, presentzia handiko taldea izan da gure gizartean eta abestiek urteak badituzte ere, bizirik jarraitzen dute eta bakoitzarengan oroitzapenak eta emozioak eragiten. Ongarriko kideak gaur estreinatuko den filma azpimarratu du 2020ko zinemaldiko programan.

 

2020 09 20 butaka gorria komunitatea el drogas EL DROGAS

Erretratu horretan, memoria indibidualak eta kolektiboak bat egiten dute, eta gaztelaniazko Rock & Rollaren munduko musikari garrantzitsuenetako baten ibilbide historikoan eta bizi-ibilbidean sakontzen du zuzendariak. Istorio emozional honetan, artista berezi honek hartu dituen aurpegi eta bide guztiak ikusi ahalko ditugu. Enrique Villareal "El Drogas"en istorioa aurkezten zaigu 98 minututan zehar.
Filma erakargarria egiten zaizu? Erabakia argi ez baduzu agian 'El Drogas' filmaren trailerrak lagundu ahal zaitu.

Azken egunotan trailerraz gain dokumentalaren produktorak sekuentzia berri bat esaini digu. Bertan, parte hartu duten hainbat musikaren hitzak jasotzen dira. Fito Cabrales, Cristina Rosenvinge eta Carlos Tarquez gain, Marino Goñi ekoizlearenak baita ere.

2020 09 20 butaka gorria komunitatea el drogas Fito
Natxo Leuza zinemagileak, zuzendari, gidoilari, muntatzaile gisa edota postprodukzio lanak egin ditu azken 10 urteetan. Ibilbide luzea du dokumentalaren alorrean, eta munduko hainbat herrialdetan proiektu anitzetan parte hartu du: Sierra Leona, Benin, Mauritania, Uganda, Peru, Guatemala, El Salvador, eta Haiti besteak beste. Bi dokumental zuzendu ditu: 'Diawaldi Bouly (2011) eta Born in Gambia (2019). Bi filmak nazioarteko hainbat zinemalditan saritu dituzte.

2020 09 20 butaka gorria komunitatea el drogas El Drogas Natxo Leuza

Filma egun hauetan Donostian ikusgai izango da eta ohiko zinemetara laster iritsiko da, datorren ostiralean, irailak 25ean, zinemaldia bukatu baino lehen hain zuzen ere.