'¿Puedes oírme?': Jaume Plensa eskultorea ezagutzeko filma

Jaume Plensa Kataluniako eskultoreari buruzko dokumentalarekin topo egin nuen orain dela egun batzuk Filmin plataforman eta ez nuen dudarik izan berak proposatzen digun sentsazioen munduan murgiltzeko.

 

2021 04 08 butaka2

 

Oroitzapen oso ona daukat 2018ko abenduan MACBA – Bartzelonako Arte Garaikidearen museoak - Plensaren inguruan antolatutako bakarkako erakusketaz. Soinuak, hitzak, materialak, tamainak, ideiak… jokoan jarrita erakusketa zirraragarria osatu zuen. Bere ibilbidean bildutako artelanez gain, bere lanak ulertzeko proposatutako ikus-entzunezkoak aproposak ziren. Erakusketa horren muntaia jasotzen du, besteak beste, dokumentalak eta bertan aipatutako anekdota batzuk baita ere.

Pedro Ballesterosek zuzendutako filma Plensa estudioak ekoitzi du eta urteetan grabaturiko  egoerak biltzen ditu. Eskultoreak gidatzen gaitu bere ibilbidean barrena eta horrez gain, bere lanak ikusgai jarri dituzten galeria eta museoetako arduradunek ere iritzia ematen dute.

Filmak, Plensa ezagun egin duten dimentsio handiko lanak egiteko prozesua eta horien muntaia erakusten du, tartean agerian geratzen da muntaketa uneak eskultoreak nola bizi dituen. Bartzelonatik, Estocolmora, Tokiora, Montrealera, New Yorkera edo Chicagora garamatza gidaturiko bisita baten bidez.

Dokumentalaren trailerra: 

Sentsazioz beteriko erakusketa izan zen MACBAkoa eta dokumentala ere halakoa da.