Les Olympiades (Paris, Distrito 13), Ongarriren hurrengo proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2022ko ira. 20a, 15:29

Parisko Les Olympiades auzora garamatza zuri beltzean errodaturiko filmak.

 

Émilie, Camille, Nora eta Amberre, hiru neska eta mutil bat dira protagonistak eta haien harremanetan murgilduko gaitu pelikulak. Jacques Audiard zuzendari frantsesak, maitasunari, sexuari eta egonkortasunari buruzko gogoeta egin du hainbat belaunaldiren ikuspuntutik.

JACQUES AUDIARD ZUZENDARIA

JAQUES AUDIARD

Jacques Audiardek Regarde les hommes tomber (1994) filmarekin egin zuen debuta zuzendari gisa, eta horren ondoren, film hauek egin zituen: Un héros très discret (1996), Norme Française (1998), Sur mes lèvres (2001), De battre mon coeur s’est arrêté (2005) eta 2009an Un Prophète, Canneseko zinema-jaialdian Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuena. 2012an Canneseko lehiaketara itzuli zen De routille et d’os filmarekin, eta 3 urte beranduago, 2015ean, Urrezko Palmorria irabazi zuen Dheepan filmarekin. 2018an The Sisters Brothers filmak zuzendari onenaren saria jaso zuen Veneziako zinema-jaialdian eta Donostian Perlak sailean ikusteko aukera izan genuen. Perlak saila nazioarteko zinema jaialdietan arrakasta izandako lanek osatzen dute.

Jaques Audiardek “Les Olympiades” filma Cannesen aurkeztu zuen iaz eta ondoren, Sevillako jaialdian ikusteko aukera ere izan zen, besteak beste. Elgoibarren filma ikusteko bi aukera izango ditugu:

 

EMANALDIAK

Irailak 22, eguena 21:00etan eta irailak 23, barikua 19:00etan

Iraupena: 105’

Zuzendaria: Jacques Audiard