Berlinalen aurkeztu eta Semincik, Valladolideko Nazioarteko Zinema Asteak, iaz saritu zuten “El perdón” filma ikusteko aukera izango da asteazkenean (21:00etan). Jatorrizko izenburua “Ghasideyeh Gave Sefid” da eta ingelesera “Ballad of a White Cow” bezala itzuli zuten.
SINOPSIA
Minari, Baba (bere senarra) errugabea zela jakinarazten diote. Agintariek barkamena eskatu diote akatsagatik, eta ordain ekonomikoa jasotzeko aukera eskaini diote. Minak borroka isila hasiko du sistemaren zinismoaren aurka. Dirurik gabe gelditzeko zorian dagoela, Reza izeneko ezezagun batek bere atea jo eta Babarekin zuen zorra ordaintzera etorri dela esango dio.
ZUZENDARIAK
Behtash Sanaeeha eta Maryam Moghadam dira filmaren zuzendariak. Biek hartu dute filmaren arduraren pisu handia, zuzendariak eta gidoilariak dira eta Moghadam aktore protagonista ere bada.
Behtash Sanaeeha Shiratzen (Iran) jaio zen. Ingeniaritza Zibilean lizentziatu ondoren, gidoiak idazten eta film laburrak, dokumentalak eta iragarkiak zuzentzen hasi zen, animaziozko bi telesail eta telebistarako film bat idatzi eta zuzendu zituen. Fikziozko lehen film luzea ‘Risk of Acid Rain’ (2015) izan zen, Maryam Moghaddamekin batera idatzia. Ondoren, ‘The Invincible Diplomacy of Mr Naderi’ (2017) dokumental-film luzea zuzendu zuen.
Maryam Moghaddam Teheranen (Iran) jaio zen. Aktorea, gidoilaria eta zuzendaria da. Gotenburgoko (Suedia) Arte Eszenikoen Eskolan graduatu zen. Antzoki suediar batzuetan aktore gisa lan egin du. Irango hainbat filmetako protagonista izan zen, besteak beste, ‘Closed Curtain’ (Jafar Panahi eta Kambuzia Partovi, 2013), Berlingo Hartza jaso zuen filma.
“El Perdón” Berlinale 2021eko nazioarteko lehiatik igaro ondoren, Valladolideko Zinemaldiko Zuzendari Berrien saria eman zieten zinemagileei.