Animaziozko 8 filmek osatu dute saila, guztiak berriak. Zinebik iraun zuen bitartean, pasa den astean, astelehenetik ostiralera eskola orduetan emanaldiak izan ziren Golem aretoan. Horrelako ekimenek ikasleak ikus-entzunezko kulturan murgiltzeko aukera polita dira, zinemaz gozatzeko eta ikasteko aukera eskaintzen zaie.
Georgia, Kanada, Erresuma Batua, Alemania eta Frantziako filmak izango dira ikusgai. Elkarrizketarik gabeko filmak dira, musikarekin. Hauek dira aukeratutako filmak.
LA SOUPE DE FRANZY
Ana Chubinidze, Georgia/Francia, 2021, 8 min
CAT AND MOTH
India Barnardo, Reino Unido / Canadá, 2021, 7 min.
SAKA SY VORONA
Franka Sachse, Alemania, 2021, 7 min.
META
Antje Heyn, Alemania, 2022, 3 min
LE GARCON ET LE ELEPHANT
Sonia Gerbeaud, Francia, 2022, 6 min
LAIKA & NEMO
Jan Gadermann, Alemania, 2022, 15 min
DON´T BLOW IT UP
Alžbeta Mačáková Mišejková, República Checa, 2022, 8 min
PON PON PARTYYYY
Théo Carme, Olivia Gombault, Louise Petit, Alessandra Rosmarino, Anaëlle Saba, Francia, 2021, 1 min
'LAIKA ETA NEMO' FILM LABURRA
Joan den ostiraleko saioetako baten egoteko aukera izan nuen 10 eta 12 urteko ikasleekin. Orohar, gehien gustatu zitzaien filma Laika & Nemo (15’) laburmetraia alemaniarra izan zen.
Filma hasten denean Nemoren itxurak harritzen gaitu. Beste inork ez darama eskafandra bat eta hain kasko handia soinean uneoro. Orduan, Laika astronauta ezagutuko du.
Haurrak Bilbon egunotan bizi izan den nazioarteko zinemaldian parte izateko modu interesgarria iruditu zait. Honelako zinema jaialdietan filmak jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluekin ikusten dira eta hau oztopo izan daiteke haurrentzat, baina Zinebik film mutuak aukeratu ditu. Horrelako jarduerak antolatzea eskertzen da, pena da behar besteko oihartzunik ez izatea.