SINOPSIA
Arrakastatsua bilakatu den fabula musikal honek Frantziako iparraldean kokatzen du ikuslea. Julliete, Raphael aitarekin bizi da. Lehen Mundu Gerrako beteranoa da, eta orain talentu handiz zura lantzen du. Neskatoa, kantua eta musikarekin liluratuta dago eta uda batean, sorgin bat ezagutu zuen. Hark egunen batean zeruan bela eskarlata batzuk ikusiko zituela esan zion eta Juliettek ez du profezia hori baztertuko. Prieto Marcellok zuzenduriko filma da eta Louis Garrel eta Julliete Jouan dira aktore protagonistak.
ZUZENDARIA
Pietro Marcello zinegilearen aurreko lana Martin Eden (2019) izan zen. Marcellok hainbat sari jaso zituen lan horrekin: Veneziako jaialdian aktore onenari saria (Luca Marinelli), Europar zinearen sarietan film onena, zuzendari onena, aktore onena eta gidoi onena eta Sevillako jaialdian pelikula onenari urrezko giraldilloa. Martin Eden-ekin iritsi zitzaion Pietro Marcellori errekonozimendua eta fama, aurrez hainbat lan egindakoa bada ere.
Zuzendaria Napoles ingurukoa da eta artearen historia eta pintura ikasi zituen. Berak margolaria izan nahi zuen baina azkenean zinemagile bilakatu zen. Dokumentalean eman zituen lehen pausoak eta eskola bikaina izan zela esan izan du.
ORDUTEGIA
Irailak 23, zapatua, 19:00 eta 22:15etan
Irailak 24, domeka, 19:00etan
Irailak 25, astelehena, 21:00etan
Iraupena: 100”