Zinemaldiaren bigarren egunean “Dispararon al pianista” filma izango da ikusgai sail ofizialean. Atzo Miyazakiren lanak inauguratu zuen zinemaldia, gaur Fernando Trueba eta Javier Mariscalen pelikula iritsi da eta bihar ere badago animaziozko pilula, Isabel Hergueraren “El sueño de la sultana”. Animazioak protagonismoa hartu du 71.edizio honetan.
SINOPSIA
Musikan aditua den New Yorkeko kazetari batek ikerketa bati ekingo dio, Vinicius de Moraes eta beste musikari ospetsu batzuekin jo zuen Tenorio Jr. pianista brasildarraren desagertze misteriotsua argitu nahian. Jazz eta bossa nova erritmoko animaziozko thriller honek inflexio-puntu bat ezartzen du Latinoamerikako kontinentean erregimen totalitarioak nagusitu aurreko garaian.
ZUZENDARIAK: FERNANDO TRUEBA ETA JAVIER MARISCAL
Fernando Truebak (Madril, 1955) eta Javier Mariscal diseinatzaileak (Valentzia, Espainia, 1950) Chico y Rita (2010) filmean egin zuten lehendabizikoz lan elkarrekin. Animaziozko film onenaren Goya saria irabazi zuen lan horrek eta Oscarretarako hautagaia izan zen kategoria horretan.
• Opera prima filmarekin egin zuen debuta Fernando Truebak, 1980an, Venezian eta Chicagon saritu zuten.
• Belle époque filmak 1993an, atzerriko film onenaren Oscar saria eta bederatzi Goya jaso zituen.
Donostian Truebak hainbat lan aurkeztu ditu:
• Mientras el cuerpo aguante (Sail Ofiziala, 1982).
• El milagro de Candeal (Belodromoa, 2004).
• El baile de la victoria (Sail ofiziala, lehiaz kanpo, 2009).
• El artista y la modelo (Sail ofiziala, 2012, Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra).
• El olvido que seremos (Sail ofiziala, lehiaz kanpo, 2020).
Dispararon al pianista / They Shot the Piano Player Trueba eta Mariscalek elkarrekin egindako bigarren filma da (Mariscalen bigarrena).