Horrez gain, Tabakaleran hilaren 15tik filma sortzeko prozesuari buruzko erakusketa bat dago ikusgai. Koloretako akuarelak, hennaz egindako marrazkiak, bidaia-koadernoak eta plano anitzeko animaziozko objektuak dira Hergueraren sormen-munduan barneratzeko aukera ematen duten edukietako batzuk. Erakusketa urtarrilaren 7ra arte izango da ikusgai.
SINOPSIA
Sultanaren ametsa zientzia-fikziozko ipuin feminista bat da, Rokeya Hussainek idatzia eta Indian 1905ean argitaratua. Bertan, emakumeek gobernatzen duten mundu utopiko eta irudimenezkoa deskribatzen da. Inesek, Indian barrena bidaia bati ekingo dio, Ladyland, emakumeen lurralde utopiko horren bila.
ZUZENDARIA: ISABEL HERGUERA
Isabel Herguera donostiarra artista bisuala, ekoizlea eta animazio-zuzendaria da. Bere filmografian nabarmentzekoak dira lan hauek:
• La gallina ciega (2006), animaziozko film labur onenaren Goya sarirako izendatua.
• Ámár (Zinemira, 2010), animaziozko film labur onenaren saria Animadrid jaialdian.
• Bajo la almohada (Kimuak, 2012).
• Amore d’Inverno (2015), Euskal Zinemaren Sari Nagusia Zinebin.
• Kutxa beltza, Izibene Oñederrarekin batera zuzendu zuen eta Kalebegiak film kolektiboaren (laburmetraiez osatutako bildumaren) parte izan zen (Belodromoa, 2016).
• La mujer ilustrada film laburra aurkeztuko du aurten Kimuak sailean.
Animaceko zuzendaria izan da, Arteleku Mugimenduzko Irudien Laborategiko (Donostia) koordinatzaile izan zen eta Los Angelesen hamarkada bat baino gehiagoz aritu zen animatzaile gisa. 2014an Irizar Sariaren Epaimahaiko buru izan zen.