Tori eta Lokita

Erabiltzailearen aurpegia Butaka Gorria 2023ko ira. 25a, 10:57

“Tori eta Lokita”, Dardenne anaien azken lana, Canneseko zinemaldi ospetsuan estreinatu ondoren iritsi zen iaz Donostiara.

 

Perlak ataleko proposamena izan zen. Perlak saila nazioarteko gainerako zinemaldietan arrakastatsuak izan diren filmek osatzen dute, arrisku gutxi eta arrakasta handia duen saila da eta film hau ikusteko sarrerak lortzea ez zen erraza izan!


SINOPSIA

2023 09 25 butaka2

Gaur egungo Belgikan, Afrikatik bakarrik iritsi ziren haur batek eta neska nerabe batek erbesteko baldintza gogorrei aurre egin beharko diete euren adiskidetasun suntsiezinarekin.

ZUZENDARIAK: JEAN PIERRE ETA LUC DARDENNE ANAIAK

2023 09 25 butaka zuz

Jean-Pierre (Engis, Belgika. 1951) eta Luc Dardenne (Awirs, Belgika. 1954) anaieik birritan irabazi dute Cannesen Urrezko Palmorria, Rosetta (1999, emakumezko aktore onenaren saria ere bai) eta L'enfant (2005) lanekin. Cannesek bere palmaresean jaso zituen Le fils (2002, gizonezko aktore onenaren saria), Le silence de Lorna (2008, gidoi onenaren saria), Le gamin au vélo (2011, Epaimahaiaren Sari Nagusia) eta Le jeune Ahmed (2019, zuzendari onenaren saria) lanengatik. 2014an, Deux jours, une nuit filmak Europako Zinemaren Saria eta emakumezko aktore onenaren Oscar sarirako izendapena eman zizkion Marion Cotillardi. Tori et Lokita filmak Cannesko jaialdiaren 75. urteurreneko saria eskuratu zuen iaz.

INFORMAZIOA
Irailak 28, eguena 21:00etan
Irailak 29, barikua, 19:00etan
Iraupena: 88”